martes, 11 de diciembre de 2012

Bernard Aucouturier. HITZALDIA

Azaroaren 30.ean Bernad Aucouturier gure unibertsitatera etorri zen hitzaldi bat ematera, bere lanaren eta umearen inguruan orokorrean.

Sarrera batzuk aurrerago esan nuenez, Bernard, praktika psikomotrizistaren sortailea da. Bere bizitza osoa eman du haur hezkuntzaren inguruan lan egiten, baina hau beste modu batera egiteko, pedagogia desberdin batean oinarrituta eta aukera berriekin.

Berak eramaten duen preozesuaren oinarria, praktika transmititzea da. Praktiken bidez frogatzen dituen aurrerapenak teorizatzen ditu. Umeei maitasuna eta ilusioa transmititzea da bere oinarrizko helburua.

Hitzaldiaren lehenengo atalean haurraren inguruan hitz egin zuen: Umea, globalki garatzen den izaki bat da. Bere funtzio guztiak elkarrekin garatzen dira. Beharrizan asko ditu: seguritasuna, ekintza, komunikazioa, jolas librea, originaltasuna...

Geroago, psikomotrizitate saio baten bideo bat jarri zuen. Bere praktikarena, eta zoragarria izan zen, oso gela handia agertzen zen jostailuz eta gauzaz beteta. Agertzen ziren umeak oso pozik zeuden, etengabe jolasten eta gelditu barik. Gainera saioaren atal desberdinak oso argi ikusten ziren: espazio sensoriomotorea, ipuinarena, eraikitzeko denbora...

Azkenik, galderak egiteko tartetxo bat utzi zuen, gure zalantzak argitzeko.

Oso itzaldi interesgarria iruditu zitzaidan, eta asko ikasi nuen umeraren eta praktika psikomotrizistaren inguruan. 

 

martes, 27 de noviembre de 2012

Haurrentzako masajeak


 Haurrentzako masajeen oinarriak Indian kokatzen dira. F.Leboyer doktorea teknika hauek Indiatik ekarri eta Shantala izenarekin bataiatzea erabaki zuen.
Leboyer esaten zuenez, umeak hartzea, ukitzea, mugitzea eta masajeak ematea, haientzat beharrezkoa da; proteinak, mineralak eta bitaminak bezalako garrantzia du.



Masajea, haurrak lasaitzen ditu, bere organismoen erresistentzia sustatzen du... haientzat oso momentu espeziala da, oso sentsazio polita izaten dute.

 Masajearen bidez lortu nahi dutena da:


  • Haurraren estresa lasaitzea.
  • Haurra eta inguruneko pertsonen arteko komunikazioa bultzatzea.
  • Gurasoei laguntzea haien seme-alabekin loturak sortzera.
  • Haurrak segurtasuna, konfiantza, independentzia eta soziabilitatea lortzea.
  • Bere garapen kognitiboa eta motriza sustatzea.
  • Gorputzaren sistema guztiak estimulatzea. 




miércoles, 21 de noviembre de 2012

Bernard Acouturier


Bernard Acouturier, praktika psikomotrizistaren sortzailea da. Pedagogia eta proposamen berri hauen "Aita" dela esan ahal dugu. 
Ona hemen bere biografiaren zatitxo bat. (Un poco de mi vida).

Nací en 1934 en un pueblo situado cerca de TOURS, capital de la Touraine, jardín de Francia. Mis padres eran profesores y yo era el pequeño de una familia de cuatro hermanos. Me casé en 1956 y he vivido con el apoyo de una gran familia de cinco hijos. En el transcurso de mis primeros años, mis padres estaban comprometidos con la pedagogía Freinet, yo era libre, libre para no ir a la escuela, libre para descubrir la naturaleza y el trabajo del campo. Mi padre pintor en sus horas libres, deportista, animador de cine, de teatro popular, mi madre implicada en política, hicieron que este período marcara de forma indeleble mi futura vida personal y profesional.

Yo guardo un vivo recuerdo de la liberación de mi pueblo por las tropas americanas y de todo el período de 1940-1945. Mis estudios secundarios en Tours no me apasionaron. Por suerte, los deportes individuales me permitieron afirmarme y después del bachillerato, en 1954, comencé los estudios para ser profesor de Educación Física.

A lo largo de estos estudios un profesor me marcó, el doctor Jean LE BOULCH, que cuestionaba la gimnasia sueca y la educación física en general. Me interesé entonces por los trabajos de P.VAYER y A. LAPIERRE. Descubrí a FREUD, DOLTO, AJURIAGUERRA, (que hizo el prólogo de uno de mis libros) y los grandes pedagogos. MONTESSORI, DEWEY, DECROLY, FREINET, MAKARENKO, NEILL.

Mis estudios de educación física me decepcionaron porque eran demasiado mecanicistas y demasiado físicos. Solo me apasionó la pedagogía del movimiento y descubrí entonces que enseñar me llenaba. En 1959, era profesor de Educación Física y Deportiva.

Hice mi servicio militar en Argelia ¡manteniendo el orden! Un período negro por todas las atrocidades que allí vi y viví. La creación de dos escuelas y un dispensario me permitieron ser útil para calmar el dolor de la población. Este período ha sido decisivo en el respeto que siento hacía las personas en situación de debilidad y hacía las otras culturas.

En 1961, fui profesor de Educación Física en Lyon y constaté rápidamente que no me gustaba esta profesión orientada esencialmente hacia los deportes. Me llamaron para formar parte de un equipo que reeducaba a los niños sordos; me interesó mucho y decidí orientarme en esta dirección. Solicité un puesto en mi región de origen en el que pudiera estar a tiempo completo al servicio de la infancia en dificultad.



lunes, 12 de noviembre de 2012

Psikomotrizitate saioaren erritualak!


Psikomotrizitatesaioaren barruan, fase ordenatuak eta koherenteak bata bestearen atzetik egin behar dira, eta, aurrekoaren hariari jarraitu, hurrengorako
prestatu eta lotura ildo bati eutsi beharko zaio. Hala, honako lanprozedura hau egingo genuke: jarduera motorra; bizi-aztertu-irudikatu.

Irakasle batzuk, ordea, aukera askea eskaini egiten diete beren umeei, nahi dutenean txoko batetik bestera pasatzen uzten dieten neurrian.
Metodologia horri esker, garapen psikomotorraz gainera, ikasleen nortasuna osotasunez lantzea lortuko da.

Haurraren zaletasun eta nahiak kontuan hartuta irakasleak proposatzen ditu (ez agindu) jarduerak. Gustukoak dituztenez, ikasleek biziki parte hartzen dute. Honako atal hauek proposatzen dira saioaren sekuentziazioan:

  • Aurreko atala. Gelako txokoak prestatu. Helburu eta edukien arabera, hainbat gune prestatzen ditugu: jauziak egiteko eta  erortzeko, oreka, material bigun eta gogorreko zirkuituak... Txoko bakoitzean landuko diren gaitasunak haur bakoitzaren mailara egokituko dira. Irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko antolatu. Gutxienez, bi edo hiru gune behar dira.
  • ·         Harrerako atala. Prestaketarekin hasi: oinetakoak eta berokia kendu, agurtu eta aurkeztu, arauak gogora ekarri, segurtasunneurriak, besteenganako errespetua... Egun horretako txokoak azaldu, materiala komentatu, egin litezkeen jarduerei buruzko iradokizunak egin... Haien iritzi eta galderei lekua utzi.

Irakasle batzuek gomendatzen dute une horretan arnasketa-ariketak, erritmokoak eta abestiak lantzea; beste batzuek, berriz, agur soila egiten dute.
  • ·  Atal oldartsua. Lanean hasteko, jardueraren bat proposatzen diegu (esponjak inguratuta lasterka egin, edo...), eta irakasleak hala esaten duenean eraisteko garaia iristen da (“derribo” ere esaten zaio): esponjen dorrea behera bota, pilotez betetako ontzira edo koltxoneta handi batera beren burua bota (hori guztia algara eta garrasi artean).
Pertsona helduek ezarritako antolaketa apurtzen dute, tentsio emozionalak askatzen dituzte, gorputzeko giharren blokeoa gainditzen dute.
  • ·         Berezko jarduera motrizaren atala. Hasieran, haurrak etengabe aritzen dira beren kabuz txoko batetik bestera dena eramaten. Aniztasun horri esker, era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen (asetzen) dituzte. Gune horiei esker, mugimendua bizi dezakete, esperimentatu, gauzatu, erabakiak hartu, arazoak ebatzi, sortu, komunikatu... egiten baitute.
Zailtasun maila guztietako eredu psikomotrizak lantzen dira. Irakaslearen eginkizunak jarduera hori aberastea izango du helburu. Horretarako, txokoak behin eta berriro antolatuko ditu, materiala gehituz, kenduz, lekuz eta egoeraz aldatuz... Haurrek, zenbait egoera gainditu ondoren, zailtasun maila handiagoko arazoei aurre egin beharko diete.

Atal hori izango da luzeena (25-30’). Era askotako jarduerak egin daitezke: kulunkak, presioak, jauziak, garraioak, birak, trepak (igoerak), orekak, hustuketak, lekualdatzeak, esekitzeak, erorketak... Era askotako materialak konbinatuko ditugu: gogorrak-bigunak, tinkoak-mugikorrak, zorutik hurbil-urrun...
  • ·         Jolas sinbolikoa eta eraikitzeko atala. Irudikatzeko jolasean, bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du haurrak, fantasia eta errealitatea elkartuz. Horretarako, hainbat baliabide uzten dizkiegu eskura: zapiak, soka, uztaia, kuxina... Tresna neutro horiei bere sinbologia eransten die haurrak. Jolas horiei esker barruan, gordetako barne-gatazkak kanpora ditzakete.
Jarduera horrek helburu ugari ditu: erruduntasun-sentimendua gutxitu, errealitatea onartu, benetako egoeretara egokitu, egoera deserosoak onartu, debekatutako jarduerak antzeztu... betiere norberaren onarpena sendotuz. Beren bizipenak ahoz adieraztera bultzatu behar ditugu.
Atal horrek 10-15’-ko iraupena du.
  • ·         Analisirako atala. Aldi horretan, gure curriculumeko helburuetara bideratutako joko zuzenduak edo gidatuak landu ditzakegu: itxurak, koloreak, neurriak, espazioaren nozioak... Zehaztasun motrizeko jokoak ere sar daitezke (koordinaziozkoak). Azken bi atal horiek ez dira saio guztietan landuko.
  • ·         Irudikatze eta mintzatze fasea. Ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz... saioan bizi izandakoa adierazi behar dute. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezkapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria gertatzen da
  • ·         Jasotzeko atala: Materiala jaso behar da; ohitura egokiak hartzen hasteko, gelan materialak jasotzen direnean bezala.
  • ·         Agurrerako atala. Jarduerarekin deskonektatu behar dugu eta taldea elkartu. Ariketa albo batera utzi eta erlaxatzeko unea hasten da (erritmoarekin batera trena osatu, adibidez). Oinetakoak janzten dituzten bitartean, saioari buruz hitz egiten dugu eta elkar agurtzen dugu.

   


jueves, 8 de noviembre de 2012

Psikomotrizitatearen saio praktikoen ezaugarriak eta txoko desberdinak

Psikomotrizitate-gela umeen aurrean jartzen da, bere espazioekin, bere materialarekin, umeek ikus dezaten espazio hori bere adierazkortasun motorra erakusteko ziurtasunezko gune sinboliko gisa.

Ibiltzeak, ostikoz jotzeak, orekatzeak, erortzeak, saltatzeak, heltzeak, ukitzeak, oihukatzeak, barre egiteak, kulunkatzeak, makurtzeak, desegiteak, eraikitzeak, izkutatzeak, adierazteak...) plazera ematen dio umeari. Aucouturieren ustez, umea helduko bada, ezinbestekoa da alderdi motorra, afektiboa eta kognitiboa garatzea. Horretarako hiru txoko ezartzen ditu: plazer sentsomotorraren txokoa, jolas sinbolikoaren txokoa eta urruntasunaren txokoa.

Psikomotrizitate-gelan, umea den bezala azal daiteke, alai eta pozik. Interesgarria litzateke arropa gutxirekin egotea, horrela umeak bere gorputza ikusten duelako eta hobeto bereganatzen dituelako sentipenak.
Interesgarria litzateke aretoan ispilu handi bat egotea, gorputza ondo ikusteko.

Psikomotrizitate-gela praktika garatzeko behar bezala hornitua dagoen
espazio zabal baten moduan sortzen da. Psikomotrizitate-gelan dauden
txokoak honelakoak izango dira:

• Txoko sentsomotorra: hor egiten diren jarduerak honako hauek dira: kulunkaketak, jauziak, biratzea, itzulikatzea, labaintzea, jaurtitzea, eskailerak igotzea, korrika egitea, oihuka egitea, danborra edo tronpeta jotzea, gomaaparrarekin eraikuntzak egitea, sokekin jolastea, mozorrotzea, makillatzea, eraso egitea, jolastea, itxarotea, behatzea...
Espazio horretan, mugimendua bat-bateko jarduera da, gorputzaren irudia eta identitatea sendotzeko. Mugimenduek umearen orokortasuna adierazten dute.













• Jolas sinbolikoaren txokoa: umeak adierazpenak egiten dituenean, besteen onarpena lortzeko aukera du. Dimentsio sinbolikoa garatzen da, hainbat paper betetzen baititu.
Umeak, berriro ere, bere plazerak eta bere gatazkak bizi ohi ditu, eta horiei erantzuten die, fikzioaren bidez errealitatea osatzen du eta, nolabait, oreka eta konpentsazioa bilatzen du.
Txoko horretan menderatu ohi du bestela menderatu ohi ez
duena.














• Urruntzeko txokoa edo komunikazioaren txokoa: Umeak keinuak, begiradak, ahotsa eta mimoa erabiltzen ditu.
Urruntzea (distanciación) bilatzen du hor, sentsomotor eta sinbolikoaren espazioetatik alde egiten du, emozioetatik aldentzen da, eta beste espazio bat bilatzen du, eraikitzeko, marrazteko, moldeatzeko, margotzeko... Bere fantasiak
martxan jarraitzen du gorputza mugitzen ez denean ere.



Psikomotrizitatea besteekin komunikatzeko, aurkikuntza bereziak egiteko, manipulazioak egiteko eta errituei jarraitzeko aukera da.
Haurhezkuntzan lortu nahi diren ezagutza, trebetasun eta jarreretara iristeko, nahitaez igaro behar da gorputzaren jardueretatik; haurraren gorputza hezkuntza-prozesuaren ardatza dela esan dezakegu.

Psikomotrizitatearen garapenak gorputza kontrolatzeko, psikikoki eboluzionatzeko, besteekin harremanak izateko eta kanpoko mundua barneratzeko bide gisa duen garrantzia kontuan hartuz gero, psikomotrizitatearen praktika erabat justifikaturik geratzen da.
 

jueves, 1 de noviembre de 2012

"EL ESTIRÓN"



Antena 3 “El Estirón” kanpaina jartzen du martxan. Iniziatiba berri honekin haurtzaroaren obesitatearen kontra joan nahi dira, munduan dagoen gaixotasunik ohikoenetako bat, eta Espainiaren gizarteari eragin handia egiten diona.  


lunes, 29 de octubre de 2012

Nola zaindu gure gorputza?

Gure gorputza maitatu eta zaindu behar dugula erakutsi behar zaie umeei. Oso garrantzitsua da bideo, jarduera, ipuin edo abestien bitartez haiek gauza hauek barneratzea.

miércoles, 24 de octubre de 2012

Gorputzaren inguruko informazio oso interesgarria!


Nuestro cuerpo es sumamente importante, no solo porque nos permite caminar, comer, ver, tocar, sino también porque es nuestra principal herramienta de comunicación. A través del cuerpo nos relacionamos, conocemos el mundo y a nosotros mismos.
Por eso, cuando te miras en el espejo, ves más que una masa de carne y hueso, para mirar quién eres, cómo eres y qué eres capaz de hacer. Durante la adolescencia, los cambios que experimentas en el cuerpo, así como la forma en que enfrentas y vives dichas transformaciones, afectan la percepción que tienes de tu cuerpo, o sea la imagen corporal. Esta imagen se compone de dos aspectos: el cognitivo y el subjetivo. El primero tiene que ver con la información que manejas, tanto de la anatomía como de los cambios físicos vividos. Lo subjetivo se relaciona con las valoraciones, juicios y sentimientos que tienes sobre tu cuerpo. De esta forma, la imagen corporal se relaciona directamente con la autoestima (el aprecio que se siente por uno mismo).

También la imagen corporal se ve afectada por las demandas y exigencias sociales que se construyen sobre el cuerpo. Los ideales de belleza y delgadez pueden generar sentimientos de insatisfacción, incomodidad y rechazo del propio cuerpo por no poder cumplir con estos prototipos. Otro elemento que afecta la percepción que tenemos de nuestro cuerpo, es que, a lo largo del tiempo, se nos han enseñado diferentes formas de entender y de relacionarnos con el cuerpo. La familia, la escuela, la religión, la ciencia y los medios de comunicación social nos ofrecen distintas maneras de ver el cuerpo, de vivirlo y disfrutarlo.
Algunos de estos discursos o mensajes se centran en su funcionamiento biológico, otros le brindan mayor importancia a unas partes que a otras, y hasta se le ha considerado como un objeto para vender. También existen mensajes que fomentan la creencia de que hay partes del cuerpo “buenas” y otras partes “malas”, generalmente los genitales. Estas ideas no se transmiten tan directamente, sino que se valen de otros mecanismos más sutiles, como ponerle apodos al pene o a la vagina, o prohibir que los niños o las niñas se toquen “ahí” porque “está muy feo”.
Estas formas determinan el significado y valor que tiene el cuerpo para cada persona. Si recordamos que para vivir la sexualidad plenamente se debe conocer, aceptar y valorar el propio cuerpo, así como el de las demás personas, es muy importante que tengas claras cuáles han sido los mensajes, exigencias y prohibiciones que sobre este has recibido a lo largo de tu vida. La posibilidad de hablar con naturalidad sobre el cuerpo y los cambios que se experimentan, así como sobre todo aquello que sentimos, nos abre el camino para aprender a querer más nuestro cuerpo y por supuesto cuidarlo. Esto es indispensable para vivir la sexualidad de una forma sana, placentera y responsable.


lunes, 22 de octubre de 2012

Ekintza eta mugimenduaren garrantzia haurraren garapenean

Ekintza, mugimendua, jolasa.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko aukera.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko gogoa/nahia.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko gaitasuna.
Egite, mugitze, jolastearen plazerra.
Egiten duen haurra, mugitzen dena, jolasten duena. Eta plazerrean, sormenaz, seguritateaz eta konfidantzaz egiten duena, haur osasuntsua da.
Argi ikusten dugu hori.
Eta, hala ere, zergatik horrenbeste zailtasun prozesu horretan?
Zergatik dago haurra egiteko, mugitzeko, jolasteko beldurrez?
Zergatik ez du haurrak egiteko, mugitzeko, jolasteko gogorik?
Zergatik ezin du haurrak egin, mugitu, jolastu?
Zergatik ez du haurrak bizitzen plazerrean egitea, mugitzea, jolastea?
Egiteko, mugitzeko, jolasteko plazerra eta gogoa, norbaiten gogoan egon garelako sortzen da.
Geure ekintza, mugimendua, jolasa nahi izan duen norbait.
Guk egiteko, mugitzeko, jolasteko aukera eman digun norbait.
Bizitzaren hasieran gertatu da hori, haurra gorputz bat, denean, batez ere, hitzik ez dagoenean. Pentsamendurik ez dagoenean.
Eta horregatik, dena “landu” egiten da gorputz horretan, bere tonuan, bere mugimenduan, bere ekintzan, bere begiradan, bere sentsazio guztietan.
Psikismoa eta pentsamendua eraiki egiten diren gorputz oinarria da (gizakion zentzua ematen digun batekin harremanetan).
Neurozientziaren azkeneko aurkikuntzetan ekintza eta mugimenduaren garrantzia, gizakiaren garapenean, baieztatzen ari da (norberaren ekintza eta mugimendua, eta baita besteena ere): “ekin egiten duen garuna, ulertu egiten duen garuna da“ (“Las Neuronas Espejo“, Giacomo Rizzolatti eta Corrado Sinigaglia. Paidós).
Nola sorrarazi egiteko, mugitzeko, jolasteko gogoa.
Nola eman aukera ekintzari, mugimenduari, jolasari.
Nola ziurtatu egiteko, mugitzeko, jolasteko plazerra.
Horiek izan beharko lirateke Haur Hezkuntzaren helburu nagusiak.
Eta horretarako, hezitzaileok egiteko, mugitzeko, jolasteko gogoaz dugun bizipenaz jabetu behar dugu.
Hori gabe, haurraren hazkuntza automoan oinarrituriko hezkuntzarik ez dugu inoiz lortuko.
Behin eta berriro zuzendutako irakaskuntzan arituko gara, haurraren sormenezko gaitasunetan konfidantzarik ez duen irakaskuntzan.
Haurrari bere hazkuntzaren prozesuaren protagonista izatera lagunduko dioten jarrerak, markoak eta heziketa estrategiak landu ditzagun. Seguritatean, konfidantzan, autonomian.
Beren egitean zentra daitezen, hezitzailearen plazerrezko begiradaren aurrean. Horrela des-zentraziora iritsi daitezen, beren egiteko, mugitzeko, JOLASTEKO gogoa konpartitzeko (hots, hazi, egituratu, ikasi…).

miércoles, 17 de octubre de 2012

Psikomotrizitateko gela


Psikomotrizitateko gelan umea sentimenduak eta emozioak bere gorputzaren bidez adierazten ditu. Jarduera batzuk egiteko prestatuta dagoen espazio berezi bat da, arazoak konpontzeko, gorputza ezagutzeko, gauzak adierazteko, libre sentitzeko... Ekintza hauek egitea zoriontasun eta gogobetetasun handi bat sortzen dio umeari.


Espazio hau hiru arlo desberdinetan banatzen da:

  • Zentzumenen plazerra: Plazer hau izateko klasean hainbat ekintza daude; biraketa, salto egin, korrika egin, abestu, dantzatu, jolastu, jantziak ipini, behatu, ezagutu... 


  • Komunikatzeko espazioa: Komunikazio berbala eta ez berbala era egoki batean emateko espazio oso aproposa da. Haurrek keinuak, begiradak, ahotsa eta mimika erabiltzen dute. Gainera umeek adierazpen hauetan, entzuten duen pertsona bat aurkitzen dute, haiek onartzen dituena eta ulertuz gero erantzuten duena. 


  • Ondo pasatzeko eta disfrutatzeko umeentzako espazioa: Psikomotrizitate gelara joatea momentu oso zoriontsua da umeentzat. Espazio honetan umea bere irudiak proiektatzen ditu, ekintzak eta sorkuntzak. Plazerra bizi baino lehen imaginatzen du eta hau oso garrantzitsua da bere garapenerako. 

miércoles, 10 de octubre de 2012

Ready Steady Move!




Ready-Steady-Move metodo honi esker, gorputza eta burmuina elkarrekin garatzen dira. Honi esker, ikasketaren esperientzia positiboa eta eraginkorra lortzen da, eta ondorioz, osasun fisiko hobea.
Mugimenduen bidez, umeak sormena, espresioa eta hizkuntza lantzen dute. Irakasleak oso prestatuta daude alaitasuna, energia eta emozio positiboak umeei transmititzeko. 

lunes, 8 de octubre de 2012

Materialak

Materialak gelan egiten diren joku eta aktibitate guztietan erabiltzen dira. Hauei ematen zaien erabilera desberdinei esker umeak haien funtzio eta ezaugarriak ezagutzen dituzte.
Materialaren erabileraren funtzio garranztitsuena joku sensoriomotorra, joku sinbolikoa, eta eraiketak egiteko jokuak bultzatzea da .

Mota askotako material desberdinak daude, eta hauek dira psikomotrizitateko geletan gehien ikusten direnak:


Goma espumako blokeak:


Oso malguak dira eta haurrak erraz mugitzen dituzte. Hauekin, etxetxoak eraikitzen dituzte eta egin-desegin jokoak egiten dituzte. Umeak saltoka ibiltzen dira, oreka lantzen dute, igo-jaitsi ekintzak egiten dituzte... Egiten dituzten mugimenduetan konfidantza eta segurtasuna sustatzen dituzte blokeak.


  









Ehunak: zapiak, zakuak...

Zapien leuntasuna umeei asko guztatzen zaie, arropatzen die. Honetaz aparte ezkutatzeko ere erabiltzen dituzte, edo joku sinbolikoa egiteko... 
Zakuak, haien gorputzak guztiz ezkutatzea ahalbidetzen dituzte. Honekin haurrek haien gorputzaren tamaina eta forma ezagutzen dute eta objektuekin harremanetan jartzen dira. 














Eraikuntzak

Material hauekin, umeek eraikuntzak egiten dituzte, hauek egiteko kontzeptu batzuk izaten dituzte buruan, eta barneratzen joaten dira: tamaina, altuera, pisua, oreka, simetria, neurria.... 











Terapiarako ruloa

Elementu hau beharrezkoa da. Honekin haurrak biraketaren sentzasioak, barruan-kanpoa kontzeptua eta oreka hautatuta ezagutzen dute.










Barruko zilindroa


Terapiarako ruloa da, baina gogorra eta trinkoa dena. Terapiarako ruloan lantzen diren ekintzak ere lantzen dira, baina elementu honen abantailak handiagoak dira.











Estimulaziorako arkuak

Mugimenduaren koordinazioa bultzatzen dute, haur txikien balanzeoarentzat ere oso egokiak dira, haurra estimulatzen dutelako eta hau bere mugimenduak kontrolatzen hasten delako.










Pilotak eta baloiak


Objektu hauen mugikortasunari esker, haurra bere pertzepziozko motorra eta muskulu-tonua garatzen du. 













miércoles, 3 de octubre de 2012

Nolakoa izan behar da psikomotrizista bat?

Psikomotrizitatearen adierazpena ondo emateko behar den testuinguruan psikomotrizista bitartekaria izan behar da. Honek hartzen dituen jarrerak honakoak izaten dira:


  • Haurraren komunikaziora zabaltzen da, hau ulertzen saiatzen; modu intelektual, afektibo eta korporal batean entzun behar du haurra. 
  • Haurraren komunikazio mailan jartzen dena, eta hortik bere garapena bultzatzen duena. Umea ezin da epaitu, bakarrik motibatu, hau, garapen maila hobeak lortzera heltzeko.
  • Enpatikoa izan behar da, beti umearen lekuan jartzen.  " supone la capacidad de recibir al niño, de aceptar lo que es, lo que produce, de sentir, de percibir sus emociones..., esta manera de estar cerca y lejos de lo que vive el otro, es la empatía tónica". (Acouturier).
  • Antolakuntza eta segurtasuna klasean sinbolizatzen ditu. Umeak ondo sentitu behar dira berarekin, gustora sartu behar dira klasera. 

Orain psikomotrizista baten hitzak jarriko ditut hurrengo bideoan. Oinarrizko galdera batzuk erantzuten ditu, nire ustez garrantzitsuak direnak.


miércoles, 26 de septiembre de 2012

Psikomotrizitatearen abantailak.


Psikomotrizitateari esker, haurrek, haien mugimenduak hobetzen dituzte, eta hau hobeto sozializatzeko oso egokia da. 
Inguruarekin eta pertsonekin daukaten komunikazioa hobetzen da mugimenduaren bidez, hau bere osasun fisiko eta psikikoarentzat oso ona da. 
Hiperaktibitatea, arreta defizita eta integratzeko zailtasunak dituzten umeentzat lagungarria da. Haurrak erlazionatzeko, rolak hartzeko, garatzeko eta mugei aurre egiteko balio du prikomotrizitatea. Oso ondo pasatzeaz gain. 

Psikomotrizitatearen onurak umeengan:

  • Haien gorputzen kontrola eta kontzientzia, geldirik edo mugimenduan. 
  • Oreka menperatzea.
  • Arnasketaren kontrola.
  • Espazio korporalaren orientazioa.
  • Kanpoko munduarekiko egokitzapena.
  • Sormenaren hobekuntza
  • Erritmoaren garapena.
  • Oroimenaren hobekuntza
  • Koloreak, formak eta tamainak desberdindu.
  • Espazio eta denboraren antolakuntza.







lunes, 24 de septiembre de 2012

Zer da eta zertarako erabiltzen dugu psikomotrizitatea?

Psikomotrizitatearen inguruko bideo batzuk ikusi eta gero, hau izan da gehien gustatu zaidana. Datu asko ematen ditu eta hau ikusi eta gero psikomotrizitatea zer den hobeto ulertzea espero dut.

miércoles, 19 de septiembre de 2012

Blogaren osaketarekin hasteko, psikomotrizitatearen inguruko definizio batzuk aipatzea egokia dela uste dut. Zertaz arituko garen pixka bat gehiago ulertzeko.


Definición consensuada por las asociaciones españolas de Psicomotricidad o Psicomotricistas:

Basado en una visión global de la persona, el término "psicomotricidad" integra las interacciones cognitivas, emocionales, simbólicas y sensoriomotrices en la capacidad de ser y de expresarse en un contexto psicosocial. La psicomotricidad, así definida, desempeña un papel fundamental en el desarrollo armónico de la personalidad. Partiendo de esta concepción se desarrollan distintas formas de intervención psicomotriz que encuentran su aplicación, cualquiera que sea la edad, en los ámbitos preventivo, educativo, reeducativo y terapéutico. Estas prácticas psicomotrices han de conducir a la formación, a la titulación y al perfeccionamiento profesionales y constituir cada vez más el objeto de investigaciones científicas.


Otras definiciones:

Gª Núñez y Fernández Vidal (1994):
La psicomotricidad es la técnica o conjunto de técnicas que tienden a influir en el acto intencional o significativo, para estimularlo o modificarlo, utilizando como mediadores la actividad corporal y su expresión simbólica. El objetivo, por consiguiente, dela psicomotricidad es aumentar la capacidad de interacción del sujeto con el entorno.

Berruezo (1995):
La psicomotricidad es un enfoque de la intervención educativa o terapéutica cuyo objetivo es el desarrollo de las posibilidades motrices, expresivas y creativas a partir del cuerpo, lo que le lleva a centrar su actividad e interés en el movimiento y el acto, incluyendo todo lo que se deriva de ello: disfunciones, patologías, estimulación, aprendizaje, etc.
Muniáin (1997):
La psicomotricidad es una disciplina educativa/reeducativa/terapéutica, concebida como diálogo, que considera al ser humano como una unidad psicosomática y que actúa sobre su totalidad por medio del cuerpo y del movimiento, en el ámbito de una relación cálida y descentrada, mediante métodos activos de mediación principalmente corporal, con el fin de contribuir a su desarrollo integral.
De Lièvre y Staes (1992):
La psicomotricidad es un planteamiento global de la persona. Puede ser entendida como una función del ser humano que sintetiza psiquismo y motricidad con el fin de permitir al individuo adaptarse de manera flexible y armoniosa al medio que le rodea. Puede ser entendida como una mirada globalizadora que percibe las interacciones tanto entre la motricidad y el psiquismo como entre el individuo global y el mundo exterior. Puede ser entendida como una técnica cuya organización de actividades permite a la persona conocer de manera concreta su ser y su entorno inmediato para actuar de manera adaptada.