miércoles, 17 de octubre de 2012

Psikomotrizitateko gela


Psikomotrizitateko gelan umea sentimenduak eta emozioak bere gorputzaren bidez adierazten ditu. Jarduera batzuk egiteko prestatuta dagoen espazio berezi bat da, arazoak konpontzeko, gorputza ezagutzeko, gauzak adierazteko, libre sentitzeko... Ekintza hauek egitea zoriontasun eta gogobetetasun handi bat sortzen dio umeari.


Espazio hau hiru arlo desberdinetan banatzen da:

  • Zentzumenen plazerra: Plazer hau izateko klasean hainbat ekintza daude; biraketa, salto egin, korrika egin, abestu, dantzatu, jolastu, jantziak ipini, behatu, ezagutu... 


  • Komunikatzeko espazioa: Komunikazio berbala eta ez berbala era egoki batean emateko espazio oso aproposa da. Haurrek keinuak, begiradak, ahotsa eta mimika erabiltzen dute. Gainera umeek adierazpen hauetan, entzuten duen pertsona bat aurkitzen dute, haiek onartzen dituena eta ulertuz gero erantzuten duena. 


  • Ondo pasatzeko eta disfrutatzeko umeentzako espazioa: Psikomotrizitate gelara joatea momentu oso zoriontsua da umeentzat. Espazio honetan umea bere irudiak proiektatzen ditu, ekintzak eta sorkuntzak. Plazerra bizi baino lehen imaginatzen du eta hau oso garrantzitsua da bere garapenerako. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario