jueves, 8 de noviembre de 2012

Psikomotrizitatearen saio praktikoen ezaugarriak eta txoko desberdinak

Psikomotrizitate-gela umeen aurrean jartzen da, bere espazioekin, bere materialarekin, umeek ikus dezaten espazio hori bere adierazkortasun motorra erakusteko ziurtasunezko gune sinboliko gisa.

Ibiltzeak, ostikoz jotzeak, orekatzeak, erortzeak, saltatzeak, heltzeak, ukitzeak, oihukatzeak, barre egiteak, kulunkatzeak, makurtzeak, desegiteak, eraikitzeak, izkutatzeak, adierazteak...) plazera ematen dio umeari. Aucouturieren ustez, umea helduko bada, ezinbestekoa da alderdi motorra, afektiboa eta kognitiboa garatzea. Horretarako hiru txoko ezartzen ditu: plazer sentsomotorraren txokoa, jolas sinbolikoaren txokoa eta urruntasunaren txokoa.

Psikomotrizitate-gelan, umea den bezala azal daiteke, alai eta pozik. Interesgarria litzateke arropa gutxirekin egotea, horrela umeak bere gorputza ikusten duelako eta hobeto bereganatzen dituelako sentipenak.
Interesgarria litzateke aretoan ispilu handi bat egotea, gorputza ondo ikusteko.

Psikomotrizitate-gela praktika garatzeko behar bezala hornitua dagoen
espazio zabal baten moduan sortzen da. Psikomotrizitate-gelan dauden
txokoak honelakoak izango dira:

• Txoko sentsomotorra: hor egiten diren jarduerak honako hauek dira: kulunkaketak, jauziak, biratzea, itzulikatzea, labaintzea, jaurtitzea, eskailerak igotzea, korrika egitea, oihuka egitea, danborra edo tronpeta jotzea, gomaaparrarekin eraikuntzak egitea, sokekin jolastea, mozorrotzea, makillatzea, eraso egitea, jolastea, itxarotea, behatzea...
Espazio horretan, mugimendua bat-bateko jarduera da, gorputzaren irudia eta identitatea sendotzeko. Mugimenduek umearen orokortasuna adierazten dute.













• Jolas sinbolikoaren txokoa: umeak adierazpenak egiten dituenean, besteen onarpena lortzeko aukera du. Dimentsio sinbolikoa garatzen da, hainbat paper betetzen baititu.
Umeak, berriro ere, bere plazerak eta bere gatazkak bizi ohi ditu, eta horiei erantzuten die, fikzioaren bidez errealitatea osatzen du eta, nolabait, oreka eta konpentsazioa bilatzen du.
Txoko horretan menderatu ohi du bestela menderatu ohi ez
duena.














• Urruntzeko txokoa edo komunikazioaren txokoa: Umeak keinuak, begiradak, ahotsa eta mimoa erabiltzen ditu.
Urruntzea (distanciación) bilatzen du hor, sentsomotor eta sinbolikoaren espazioetatik alde egiten du, emozioetatik aldentzen da, eta beste espazio bat bilatzen du, eraikitzeko, marrazteko, moldeatzeko, margotzeko... Bere fantasiak
martxan jarraitzen du gorputza mugitzen ez denean ere.



Psikomotrizitatea besteekin komunikatzeko, aurkikuntza bereziak egiteko, manipulazioak egiteko eta errituei jarraitzeko aukera da.
Haurhezkuntzan lortu nahi diren ezagutza, trebetasun eta jarreretara iristeko, nahitaez igaro behar da gorputzaren jardueretatik; haurraren gorputza hezkuntza-prozesuaren ardatza dela esan dezakegu.

Psikomotrizitatearen garapenak gorputza kontrolatzeko, psikikoki eboluzionatzeko, besteekin harremanak izateko eta kanpoko mundua barneratzeko bide gisa duen garrantzia kontuan hartuz gero, psikomotrizitatearen praktika erabat justifikaturik geratzen da.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario