martes, 27 de noviembre de 2012

Haurrentzako masajeak


 Haurrentzako masajeen oinarriak Indian kokatzen dira. F.Leboyer doktorea teknika hauek Indiatik ekarri eta Shantala izenarekin bataiatzea erabaki zuen.
Leboyer esaten zuenez, umeak hartzea, ukitzea, mugitzea eta masajeak ematea, haientzat beharrezkoa da; proteinak, mineralak eta bitaminak bezalako garrantzia du.



Masajea, haurrak lasaitzen ditu, bere organismoen erresistentzia sustatzen du... haientzat oso momentu espeziala da, oso sentsazio polita izaten dute.

 Masajearen bidez lortu nahi dutena da:


  • Haurraren estresa lasaitzea.
  • Haurra eta inguruneko pertsonen arteko komunikazioa bultzatzea.
  • Gurasoei laguntzea haien seme-alabekin loturak sortzera.
  • Haurrak segurtasuna, konfiantza, independentzia eta soziabilitatea lortzea.
  • Bere garapen kognitiboa eta motriza sustatzea.
  • Gorputzaren sistema guztiak estimulatzea. 




1 comentario:

  1. Zelako garrantzia daukan masajeak haurren garapenean!!

    Oso interesgarria baina...bideo ikusitakoan niri ere masajea jasotzeko gogoa pizten zait! jaja

    ResponderEliminar