lunes, 12 de noviembre de 2012

Psikomotrizitate saioaren erritualak!


Psikomotrizitatesaioaren barruan, fase ordenatuak eta koherenteak bata bestearen atzetik egin behar dira, eta, aurrekoaren hariari jarraitu, hurrengorako
prestatu eta lotura ildo bati eutsi beharko zaio. Hala, honako lanprozedura hau egingo genuke: jarduera motorra; bizi-aztertu-irudikatu.

Irakasle batzuk, ordea, aukera askea eskaini egiten diete beren umeei, nahi dutenean txoko batetik bestera pasatzen uzten dieten neurrian.
Metodologia horri esker, garapen psikomotorraz gainera, ikasleen nortasuna osotasunez lantzea lortuko da.

Haurraren zaletasun eta nahiak kontuan hartuta irakasleak proposatzen ditu (ez agindu) jarduerak. Gustukoak dituztenez, ikasleek biziki parte hartzen dute. Honako atal hauek proposatzen dira saioaren sekuentziazioan:

  • Aurreko atala. Gelako txokoak prestatu. Helburu eta edukien arabera, hainbat gune prestatzen ditugu: jauziak egiteko eta  erortzeko, oreka, material bigun eta gogorreko zirkuituak... Txoko bakoitzean landuko diren gaitasunak haur bakoitzaren mailara egokituko dira. Irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko antolatu. Gutxienez, bi edo hiru gune behar dira.
  • ·         Harrerako atala. Prestaketarekin hasi: oinetakoak eta berokia kendu, agurtu eta aurkeztu, arauak gogora ekarri, segurtasunneurriak, besteenganako errespetua... Egun horretako txokoak azaldu, materiala komentatu, egin litezkeen jarduerei buruzko iradokizunak egin... Haien iritzi eta galderei lekua utzi.

Irakasle batzuek gomendatzen dute une horretan arnasketa-ariketak, erritmokoak eta abestiak lantzea; beste batzuek, berriz, agur soila egiten dute.
  • ·  Atal oldartsua. Lanean hasteko, jardueraren bat proposatzen diegu (esponjak inguratuta lasterka egin, edo...), eta irakasleak hala esaten duenean eraisteko garaia iristen da (“derribo” ere esaten zaio): esponjen dorrea behera bota, pilotez betetako ontzira edo koltxoneta handi batera beren burua bota (hori guztia algara eta garrasi artean).
Pertsona helduek ezarritako antolaketa apurtzen dute, tentsio emozionalak askatzen dituzte, gorputzeko giharren blokeoa gainditzen dute.
  • ·         Berezko jarduera motrizaren atala. Hasieran, haurrak etengabe aritzen dira beren kabuz txoko batetik bestera dena eramaten. Aniztasun horri esker, era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen (asetzen) dituzte. Gune horiei esker, mugimendua bizi dezakete, esperimentatu, gauzatu, erabakiak hartu, arazoak ebatzi, sortu, komunikatu... egiten baitute.
Zailtasun maila guztietako eredu psikomotrizak lantzen dira. Irakaslearen eginkizunak jarduera hori aberastea izango du helburu. Horretarako, txokoak behin eta berriro antolatuko ditu, materiala gehituz, kenduz, lekuz eta egoeraz aldatuz... Haurrek, zenbait egoera gainditu ondoren, zailtasun maila handiagoko arazoei aurre egin beharko diete.

Atal hori izango da luzeena (25-30’). Era askotako jarduerak egin daitezke: kulunkak, presioak, jauziak, garraioak, birak, trepak (igoerak), orekak, hustuketak, lekualdatzeak, esekitzeak, erorketak... Era askotako materialak konbinatuko ditugu: gogorrak-bigunak, tinkoak-mugikorrak, zorutik hurbil-urrun...
  • ·         Jolas sinbolikoa eta eraikitzeko atala. Irudikatzeko jolasean, bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du haurrak, fantasia eta errealitatea elkartuz. Horretarako, hainbat baliabide uzten dizkiegu eskura: zapiak, soka, uztaia, kuxina... Tresna neutro horiei bere sinbologia eransten die haurrak. Jolas horiei esker barruan, gordetako barne-gatazkak kanpora ditzakete.
Jarduera horrek helburu ugari ditu: erruduntasun-sentimendua gutxitu, errealitatea onartu, benetako egoeretara egokitu, egoera deserosoak onartu, debekatutako jarduerak antzeztu... betiere norberaren onarpena sendotuz. Beren bizipenak ahoz adieraztera bultzatu behar ditugu.
Atal horrek 10-15’-ko iraupena du.
  • ·         Analisirako atala. Aldi horretan, gure curriculumeko helburuetara bideratutako joko zuzenduak edo gidatuak landu ditzakegu: itxurak, koloreak, neurriak, espazioaren nozioak... Zehaztasun motrizeko jokoak ere sar daitezke (koordinaziozkoak). Azken bi atal horiek ez dira saio guztietan landuko.
  • ·         Irudikatze eta mintzatze fasea. Ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz... saioan bizi izandakoa adierazi behar dute. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezkapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria gertatzen da
  • ·         Jasotzeko atala: Materiala jaso behar da; ohitura egokiak hartzen hasteko, gelan materialak jasotzen direnean bezala.
  • ·         Agurrerako atala. Jarduerarekin deskonektatu behar dugu eta taldea elkartu. Ariketa albo batera utzi eta erlaxatzeko unea hasten da (erritmoarekin batera trena osatu, adibidez). Oinetakoak janzten dituzten bitartean, saioari buruz hitz egiten dugu eta elkar agurtzen dugu.

   


No hay comentarios:

Publicar un comentario