martes, 11 de diciembre de 2012

Bernard Aucouturier. HITZALDIA

Azaroaren 30.ean Bernad Aucouturier gure unibertsitatera etorri zen hitzaldi bat ematera, bere lanaren eta umearen inguruan orokorrean.

Sarrera batzuk aurrerago esan nuenez, Bernard, praktika psikomotrizistaren sortailea da. Bere bizitza osoa eman du haur hezkuntzaren inguruan lan egiten, baina hau beste modu batera egiteko, pedagogia desberdin batean oinarrituta eta aukera berriekin.

Berak eramaten duen preozesuaren oinarria, praktika transmititzea da. Praktiken bidez frogatzen dituen aurrerapenak teorizatzen ditu. Umeei maitasuna eta ilusioa transmititzea da bere oinarrizko helburua.

Hitzaldiaren lehenengo atalean haurraren inguruan hitz egin zuen: Umea, globalki garatzen den izaki bat da. Bere funtzio guztiak elkarrekin garatzen dira. Beharrizan asko ditu: seguritasuna, ekintza, komunikazioa, jolas librea, originaltasuna...

Geroago, psikomotrizitate saio baten bideo bat jarri zuen. Bere praktikarena, eta zoragarria izan zen, oso gela handia agertzen zen jostailuz eta gauzaz beteta. Agertzen ziren umeak oso pozik zeuden, etengabe jolasten eta gelditu barik. Gainera saioaren atal desberdinak oso argi ikusten ziren: espazio sensoriomotorea, ipuinarena, eraikitzeko denbora...

Azkenik, galderak egiteko tartetxo bat utzi zuen, gure zalantzak argitzeko.

Oso itzaldi interesgarria iruditu zitzaidan, eta asko ikasi nuen umeraren eta praktika psikomotrizistaren inguruan. 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario