Materialaren erabileraren funtzio garranztitsuena joku sensoriomotorra, joku sinbolikoa, eta eraiketak egiteko jokuak bultzatzea da .
Mota askotako material desberdinak daude, eta hauek dira psikomotrizitateko geletan gehien ikusten direnak:
Goma espumako blokeak:
Oso malguak dira eta haurrak erraz mugitzen dituzte. Hauekin, etxetxoak eraikitzen dituzte eta egin-desegin jokoak egiten dituzte. Umeak saltoka ibiltzen dira, oreka lantzen dute, igo-jaitsi ekintzak egiten dituzte... Egiten dituzten mugimenduetan konfidantza eta segurtasuna sustatzen dituzte blokeak.
Ehunak: zapiak, zakuak...
Zapien leuntasuna umeei asko guztatzen zaie, arropatzen die. Honetaz aparte ezkutatzeko ere erabiltzen dituzte, edo joku sinbolikoa egiteko...
Zakuak, haien gorputzak guztiz ezkutatzea ahalbidetzen dituzte. Honekin haurrek haien gorputzaren tamaina eta forma ezagutzen dute eta objektuekin harremanetan jartzen dira.
Zakuak, haien gorputzak guztiz ezkutatzea ahalbidetzen dituzte. Honekin haurrek haien gorputzaren tamaina eta forma ezagutzen dute eta objektuekin harremanetan jartzen dira.
Eraikuntzak
Material hauekin, umeek eraikuntzak egiten dituzte, hauek egiteko kontzeptu batzuk izaten dituzte buruan, eta barneratzen joaten dira: tamaina, altuera, pisua, oreka, simetria, neurria....
Terapiarako ruloa
Elementu hau beharrezkoa da. Honekin haurrak biraketaren sentzasioak, barruan-kanpoa kontzeptua eta oreka hautatuta ezagutzen dute.
Barruko zilindroa
Terapiarako ruloa da, baina gogorra eta trinkoa dena. Terapiarako ruloan lantzen diren ekintzak ere lantzen dira, baina elementu honen abantailak handiagoak dira.
Estimulaziorako arkuak
Mugimenduaren koordinazioa bultzatzen dute, haur txikien balanzeoarentzat ere oso egokiak dira, haurra estimulatzen dutelako eta hau bere mugimenduak kontrolatzen hasten delako.
Pilotak eta baloiak
Objektu hauen mugikortasunari esker, haurra bere pertzepziozko motorra eta muskulu-tonua garatzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario