Psikomotrizitate-gela
umeen aurrean jartzen da, bere espazioekin, bere materialarekin, umeek ikus
dezaten espazio hori bere adierazkortasun motorra erakusteko ziurtasunezko gune
sinboliko gisa.
Ibiltzeak,
ostikoz jotzeak, orekatzeak, erortzeak, saltatzeak, heltzeak, ukitzeak, oihukatzeak,
barre egiteak, kulunkatzeak, makurtzeak, desegiteak, eraikitzeak, izkutatzeak,
adierazteak...) plazera ematen dio umeari. Aucouturieren ustez, umea helduko
bada, ezinbestekoa da alderdi motorra, afektiboa eta kognitiboa garatzea.
Horretarako hiru txoko ezartzen ditu: plazer sentsomotorraren txokoa, jolas sinbolikoaren
txokoa eta urruntasunaren txokoa.
Psikomotrizitate-gelan,
umea den bezala azal daiteke, alai eta pozik. Interesgarria litzateke arropa
gutxirekin egotea, horrela umeak bere gorputza ikusten duelako eta hobeto
bereganatzen dituelako sentipenak.
Interesgarria
litzateke aretoan ispilu handi bat egotea, gorputza ondo ikusteko.
Psikomotrizitate-gela
praktika garatzeko behar bezala hornitua dagoen
espazio
zabal baten moduan sortzen da. Psikomotrizitate-gelan dauden
txokoak
honelakoak izango dira:
•
Txoko sentsomotorra: hor egiten diren jarduerak honako hauek dira: kulunkaketak,
jauziak, biratzea, itzulikatzea, labaintzea, jaurtitzea, eskailerak igotzea,
korrika egitea, oihuka egitea, danborra edo tronpeta jotzea, gomaaparrarekin
eraikuntzak egitea, sokekin jolastea, mozorrotzea, makillatzea, eraso egitea,
jolastea, itxarotea, behatzea...
Espazio
horretan, mugimendua bat-bateko jarduera da, gorputzaren irudia eta identitatea
sendotzeko. Mugimenduek umearen orokortasuna adierazten dute.
•
Jolas sinbolikoaren txokoa: umeak adierazpenak egiten dituenean, besteen onarpena
lortzeko aukera du. Dimentsio sinbolikoa garatzen da, hainbat paper betetzen
baititu.
Umeak,
berriro ere, bere plazerak eta bere gatazkak bizi ohi ditu, eta horiei
erantzuten die, fikzioaren bidez errealitatea osatzen du eta, nolabait, oreka
eta konpentsazioa bilatzen du.
Txoko
horretan menderatu ohi du bestela menderatu ohi ez
duena.
•
Urruntzeko txokoa edo komunikazioaren txokoa: Umeak keinuak, begiradak, ahotsa
eta mimoa erabiltzen ditu.
Urruntzea
(distanciación) bilatzen du hor, sentsomotor eta sinbolikoaren espazioetatik
alde egiten du, emozioetatik aldentzen da, eta beste espazio bat bilatzen du,
eraikitzeko, marrazteko, moldeatzeko, margotzeko... Bere fantasiak
martxan
jarraitzen du gorputza mugitzen ez denean ere.
Psikomotrizitatea
besteekin komunikatzeko, aurkikuntza bereziak egiteko, manipulazioak egiteko
eta errituei jarraitzeko aukera da.
Haurhezkuntzan
lortu nahi diren ezagutza, trebetasun eta jarreretara iristeko, nahitaez igaro
behar da gorputzaren jardueretatik; haurraren gorputza hezkuntza-prozesuaren
ardatza dela esan dezakegu.
Psikomotrizitatearen
garapenak gorputza kontrolatzeko, psikikoki eboluzionatzeko, besteekin
harremanak izateko eta kanpoko mundua barneratzeko bide gisa duen garrantzia
kontuan hartuz gero, psikomotrizitatearen praktika erabat justifikaturik
geratzen da.